Pabellones Martutene

There are no translations available.

Irudi bilduma

Planoak
Zehaztapenak
Zimendatzea eta estruktura
Zimendatzea, Azterketa Geoteknikoaren gomendioen arabera, horma perimetraletan luzatutako zapaten eta habe sortak dituen zutabeetan oinarritutako isolatutako zapaten bidez egingo da. Hormigoizko zorua.
Estruktura portantea eta estaldurazkoa, prefabrikatutako hormigoia duten zutabe, habe eta habexkekin egingo da. Hormigoi armatuko zutabe eta habeak alboko fatxadetan in situ eginda. Denera 30+10 zm-ko ertza duten plaka albeolarren norabide bakarreko forjaketa, goiko solairuko zoruko osaerarekin, 1.500 kp/zm2-ko gainkarga hartzeko kalkulatuta.
Fatxada
Kanpoko itxitura honela osatzen da: 20 zm-ko lodierako hormigoizko prefabrikatutako panelak, porexpan erako 8 zm-ko barne isolamenduarekin: U-Glass erako kolatutako beirazko paramentu zeharrargi finkoak, galbanizatutako altzairu zurgintzarekin; eta behealde eta oinezkoen sarbideetan Trespa erako oholekin apaindutako hormigoi bloke fabrikarekin.
Kanpo zurgintza
Aislaglass edo antzeko beira bikoitz eta aluminioko anodizatu leiho handiak, goialdean ardatz horizontalarekin.
Sarbide errodatuetan aluminioko txapadun sailkako ateak; eta kanpora panelalutako oinezko ate metalikoak, Trespa erako oholekin.
Estalkia
Isolatze prelakatutako txapa metalikoko panelak, txapara erantsitako polikarbonatoko argizuloekin.
Saneamendua
Gorotz-urentzat nabe modulu bakoitzarentzat kutxatila independenteak aurreikusten dira, kanpoan jarritakoak eta eremu barruan doan sarearekin lotutakoak.
Euri-urak gorotz-uretatik bereizita daude. Eraikinaren estalkitik datozen euri-urak fatxada barrutik jasotzen dira, eta bi nabe moduluko dauden arketetan biltzen dira.
Instalakuntzak
Nabe modulu bakoitzak bere ur, argindar, telekomunikazio eta gas hartunea izango du.
Solairu bakoitzean argindar kontagailuen zentralizaziorako gune bat aurreikusi da, kanpotik sarbidearekin, eta hortik abiatuko dira nabe modulu bakoitzera desbideratze pribatuak.
Era berean, ICT lokal bat aurreikusten da, goiko solairuko kontagailu elektrikoen ondoan egongo dena, eta hortik abiatuko dira nabe modulu bakoitzera desbideratze pribatuak.
 

Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia al navegar por la web. Ver Uso de Cookies.